jueves, 14 de noviembre de 2013

Garesko Euskara Zikloaren barruan, gaur Mañeruko Soniaren hitzaldia entzutera joan gara Garesko liburutegira. Sahara gure bihotzean izenpean, Soniak bertako arazoez eta bizimoduez hitz egin digu  eta berak izandako esperientziaz. Alde batetik Saharan bizitakoak eta bestalde udaro bere etxean duenaz (kontatu digunez, 15 urte dira bertako umeak bere etxera, eta inguruko herrietara ere, etortzen direla bi ilabete pasatzera)

 Liburutegian zehar zintzilik zeuden irudi esanguratsu bezain bikainek bizipenetan hobe murgiltzeko balio izan digute eta hara gerturatutako ikasle mordoa pozik atera da ikasi duenagatik. 

Ekimen polita gaurkoa eta bikaina egunero egiten duzuen lana. Segi horrela!