viernes, 31 de enero de 2014


Aspaldi hontan ez du euskaltegi bat garenik ematen (edo bai) baina jatea baino ez dugu buruan antza, eta gaurkoan ere, errezeta goxo-goxoak ekarri dizkigute etxean frogatzeko. On egin!


(Badakizue lankide maiteak,  euskara irakasteko ikasleak izan ezean zer egin ahal dugun, jatetxe bat martxan jar genezake, zer deritzozue?  kar, kar, kar eskarmentua badugu behintzat.)


PERRETXIKO NAHASKIA

OSAGAIAK (2 pertsonentzat)

- 300 gr. perretxiko
- 4 arrautza
- Tipula pixka bat
- Gatza
- Olioa
EGITEKO MODUA:

Zuritu eta zatitu tipula, eta gero zartaginean frijitu olio pixka batekin, gorritu arte.
Bitartean, perretxikoak xerratan moztu eta zartaginera bota, eta gehitu gatza.
Nahastu arrautzak beste ontzi batean gatz pixka batekin.
Erantsi arrautzak zartaginean eta nahastu dena gatzatu arte.


HIRU TXOKOLATE TARTA


OSAGAIAK (2 pertsonentzat)

- 200 gr. txokolate beltza
- 200 gr. txokolate esnearekin
- 200 gr. txokolate zuria
- 3 gutunazal mami
- 600 ml. esne
- 600 ml. esnegain
EGITEKO MODUA:

Oinarria: galletak zapaldu, gurinarekin nahastu eta jarri moldean.
Tarta: Jarri lapiko batean 200 ml. esnegain eta 200 ml. esne eta sutan jarri. Gorde esne pixka bat mamia desegiteko.
Irakiten hasten denean, gorde duguna bota eta utzi irakiten minutu batzuez.
Beste lapiko batean desegin txokolate beltza eta nahastu esnea, mamia eta esnegainarekin. Moldean orea bota eta hozkailuan sartu.
Errepikatu txokolate guztiekin.

On egin!

martes, 28 de enero de 2014


Biurrungo MINTZAFARIko errezetak

Fruta entsalada
Osagaiak:
  • Uraza / letxuga
  • Tipula
  • Cherri tomateak
  • Anana
  • Mangoa
  • Kiwia
  • Mandarina
  • Granada
  • Sagarra
  • Udarea / Madaria
  • Banana
  • ...

Egiteko modua:
Uraza, tipula eta tomateak uretan jarri ongi garbitzeko. Beranduago, garbitu eta moztu.
Fruta garbitu, zuritu eta jateko moduko zatitan moztu, eta gainerako osagaiekin nahastu.
Entsalada gatz, ozpin eta olioz ondu.
- “El truko del almendruko”: Fruta ez herdoitzeko, hobe da azken mometuan zuritzea eta moztea.

Oilasko bularkia rokefor saltarekin

Osagaiak:


  • Oilo bularkiak
  • Txanpiñoiak
  • Rokefor gazta zatia
  • Esnegaina

Egiteko modua:
- Rokefor saltsa: lapiko batean olio pixka bat bota eta, berotu ostean, txanpiñoiak botatzen dira.
20 bat minutu beranduago, txanpiñoiek askatu duten ura kendu (gainerakoa lurruntzen da) eta rokefor gazta zatia eta esnegaina botatzen da.
- Oilasko bularkiak zartagiean edo plantxan egiten dira. Behin eginak, saltsaren lapikoan sartzen dira.


Mami sorbetea
Osagaiak:

  • Mamiak
  • Esnagain izozkia
  • Kanela

Egiteko modua:
Mamiak eta izozkia biltzen dira lapiko batean eta irabiatzen dira.
Kanela ere gehitzen zaio

Biurrun, 2014ko urtarrilaren 17a

lunes, 20 de enero de 2014

MAÑERUko taldearen ipuinak


TXANOGORRITXO

Behin batean, etxe batean ama eta bere alaba bizi ziren. Egun batean amak alabari esan zion:

      • Zure amonaren etxea bazkaria eramatera joan behar duzu ados?
Alabak erantzun zion:

      • Bai noski.
Amak bazkaria prestatu zuen eta saski batean sartu zuen. Txanogorritxok saskia hartu zuen, amonaren etxera oinez joan zen, kotxerik ez zeukalako.

Txanogorritxo basotik joaten zenean bat-batean otso bat bidean agertu zen eta galdetu zion:

      • Nora zoaz Txanogorritxo?
Eta Txanogorritxok erantzun zion bere amonaren etxera joaten zela bere amona gaixorik zegoelako.

Otsoak Txanogorritxo agurtu zuen. Txanogorritxo bidean segitu zuen, hala ere, otsoa lehen iristeko amonaren etxerako lasterbide bat hartu zuen.

Otsoa etxera ailegatu zenean atea jo zuen txirrinarik ez zeukalako. Amonak atea ireki zuen eta otsoak amona jan zuen. Ondoren Txanogorritxo iritsi zenean etxera sartu zen atea irekita zegoelako eta amonaren ohera joan zen bazkaria eramateko eta amonaren ohera iritsi zenean amona ikusi zuen eta galdetu zion:

    • Amona, amona, ze begi hain handiak dauzkazun
Eta amonak erantzun zion:

      • Hobeto ikusteko
      • Amona, amona, ze belarri hain handiak dauzkazun.
      • Hobeto entzuteko
      • Amona, amona, ze aho hain handia daukazun.
      • Hobeto jateko
Eta gero otsoa saiatu zen Txanogorritxo harrapatzen baina ez zuen lortu. Ehiztari batek ohiuak entzun zituen eta joan zen amonaren etxera eta eskopetarekin otsoari tiro bat bota zion. Otsoa lurrera hilda erori zen.
Azkenean Txanogorritxok ehiztariari laguntza eskatu zion bere amona otsoaren sabelatik ateratzeko. Ehiztariak otsoaren sabela labanarekin ireki zuen, laserrik ez zeukalako. Amona otsoaren sabeletik atera zen.

Hala bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan!




HIRU TXERRIKUMEAK


Txerriemek hiru txerrikumeak bota zituen beti ordenagailuarekin jolasten zirelako. Haiek joan ziren internet bakoitzarentzat nahi zutelako.

Lehen txerrikumea lastozko etxea eraiki zuen enpakagailua erosi zuelako. Egun batean otsoa etorri zen “rave” bat entzun zuelako. Lehen txerrikumearen etxea ikusi zuen eta sartu nahi zuen baina ez zion utzi. Orduan otsoa putz egin zuen eta lastozko etxea bota zuen.

Lehen txerrikumea bere anaiaren etxera ihes egin zuen eta aurkitu zuen bigarren txerrikumea bere etxea hurbilago zegoelako. Bigarren txerrikumea egurrezko etxea eraiki zuen motozerra oparitu ziotelako.

Egun batean otsoa etorri zen ordenagailuarekin jolastu nahi zuelako. Baina txerrikumeak ez zioten sartzen utzi joko bat ez zuelako ekarri. Otsoak putz egin zuen eta egurrezko etxea bota zuen.

Bi txerrikumeak bere anaiaren etxera joan ziren. Hirugarren txerrikumeak harrizkoa eraiki zuen harri-jasotzailea izan nahi zuelako. Egun batean otsoa etorri zen. Putz eta putz egin zuen, baina ez zuen harrizko etxea bota, konprimagailua apurtu zutelako. Beraz, hiru txerrikumeak poz-pozik bizitzen ziren internet berriro zeukatelako.

martes, 14 de enero de 2014

SPrako tranbia (2001)

Unai Elorriagaren lehen eleberriak Espainiako Narratiba saria jaso zuen. Nobela itzela da. Samurra, arina, sentibera, alaia, primeran josia, zirrikiturik gabea. Bere pertsonaien bizitza arruntak literatura bizi bilakatu zituen idazleak.
Lucas, agure protagonistaren erotze-prozesua idazkera liluragarriz erakusten du. Bere gaixotasunaren gordintasuna baikortasun guztiz islatzen du Unai Elorriagak. Bizitzaren azken txanpan, nahiz eta heriotz-prozesuan murgiduta egon, azaleko poro guztietatik bizitza arnasten du liburu honek. Hiltzea, azken finean, bizitzearen amaierako aldia da, bizi dezagun maitasunez, egiarekin eta duintasunez zipriztinduta. Hauxe da bere mezua nire ustez, idazlearen filosofia ibiltaria.
Lucas, Maria arrebarekin bizi da eta Marcos kaleko musikari gaztea etxean hartzen dute. Marcos eta Lucasek adiskidetasun harreman estu bezain egiazalea garatzen dute: telebista elkarrekin ikusten dute, Lucasen zortzimilako mendiekiko pasioa konpartitzen dute... Egun batean, esaterako, Marcos lan egitera joan zenean, Lucasek Marcosi inguruko kaleetan jotzeko eskatu zion. Lucasek atsegin zuen kantua hasi zen jotzen, Lucas pozez zoratzen edukitzearren.
Istorioa abileziaz zatikatzen da. Narratzaile ugari daude, denboran atzera eta aurrera orekaz eginez. Izan ere, medikuak Lucasi burua gutxinaka galtzeko ariketa bezala gauza ezberdinak idazteko agintzen baitio: etxeko sits maitearekin dituen elkarrizketak (errealismo magiko latinoamerikarraren eragina nabaria da) plazaratzen ditu, Rosa bere emazte kuttuna zenaren oroitzapenak daude, mendiak, Matias lagun mina eta Angel anaiaren pasadizoak, besteak beste. Aldi berean Mariak ipuin bat idazten du bere txikitako gertaera bitxiei eta gurasoei buruz, batez ere.
Tartean, gogoeta paregabeak tartekatzen ditu Elorriagak: "Kalkulu gehienak teorikoak dira, ordea, izorratzen diren igogoailuak edo hanka garbiko hipopotamoak bezala. Halako batean, kalkulatuta ez zegoen zerbait gertatzen da: Amaitu Ezin Dugun Koadro bat egiten hasten gara edo, are gehiago, Amaitzea Ezinezkoa Den Koadro bat. Edota aurreikusita ez genuen zirria egiten digu Marcosek, ezagutzen ez genuen azal-tolesdura batean.
Krisi txiki bat hasten da orduan, kalkulu guztiak faltsuak direla pentsatzeraino eramaten gaituena. Baina berehala baretzen gara eta salbuespen horiek ere (Koadro Bukaezina, Marcos) sistematizatu egiten ditugu eta geure kalkulu-programan sartu, Lantzean Behieneko Kuriosidadeak (LBK) atalean.
Eta, pozarren, gure kalkuluak bide onetik doazela ikusten dugunean, ohartzen gara ez zaigula daukagun lana gustatzen, eta esaten digute karrera gurekin ikasitako neska bat hil dela herenegun ospitalean eta oraindik ez dakitela zerk hil duen." (100. orr.)

Bereziki, euskaltegiko azken mailetarako gomendagarria da (B 2.2. - C1). Aekide garen heinean ezin dugu nobela eder hau irakurri gabe utzi! Benetan gozatuko duzue!