viernes, 31 de enero de 2014


Aspaldi hontan ez du euskaltegi bat garenik ematen (edo bai) baina jatea baino ez dugu buruan antza, eta gaurkoan ere, errezeta goxo-goxoak ekarri dizkigute etxean frogatzeko. On egin!


(Badakizue lankide maiteak,  euskara irakasteko ikasleak izan ezean zer egin ahal dugun, jatetxe bat martxan jar genezake, zer deritzozue?  kar, kar, kar eskarmentua badugu behintzat.)


PERRETXIKO NAHASKIA

OSAGAIAK (2 pertsonentzat)

- 300 gr. perretxiko
- 4 arrautza
- Tipula pixka bat
- Gatza
- Olioa
EGITEKO MODUA:

Zuritu eta zatitu tipula, eta gero zartaginean frijitu olio pixka batekin, gorritu arte.
Bitartean, perretxikoak xerratan moztu eta zartaginera bota, eta gehitu gatza.
Nahastu arrautzak beste ontzi batean gatz pixka batekin.
Erantsi arrautzak zartaginean eta nahastu dena gatzatu arte.


HIRU TXOKOLATE TARTA


OSAGAIAK (2 pertsonentzat)

- 200 gr. txokolate beltza
- 200 gr. txokolate esnearekin
- 200 gr. txokolate zuria
- 3 gutunazal mami
- 600 ml. esne
- 600 ml. esnegain
EGITEKO MODUA:

Oinarria: galletak zapaldu, gurinarekin nahastu eta jarri moldean.
Tarta: Jarri lapiko batean 200 ml. esnegain eta 200 ml. esne eta sutan jarri. Gorde esne pixka bat mamia desegiteko.
Irakiten hasten denean, gorde duguna bota eta utzi irakiten minutu batzuez.
Beste lapiko batean desegin txokolate beltza eta nahastu esnea, mamia eta esnegainarekin. Moldean orea bota eta hozkailuan sartu.
Errepikatu txokolate guztiekin.

On egin!

No hay comentarios:

Publicar un comentario