Jaungoikoak barka gaitzala!
Baietz guk irabazi!!!
Garesko eguerdiko taldea. Bai piura!
Artista!
Mendigorriako neskak.
Izarbeibarko euskaltegiko berriak, argazkiak,klaseko lanak... hemen ikusgai. / Noticias, fotos y trabajos realizados por el alumnado del euskaltegi de Valdizarbe
miércoles, 25 de febrero de 2015
martes, 17 de febrero de 2015
miércoles, 4 de junio de 2014
aurrematrikulazio kanpaina
ikasle edo ikasle berria bazara aprobetxatu
aukera eta egin orain aurrematrikula. %5eko deskontua izateaz gain epe
gehiagotan ordaintzeko aukera izango duzu.Si eres alumno de aek o incluso si todavia no lo eres, no pierdas la oportunidad de hacer la prematrikula y conseguir un 5 % de descuento y la posibilidad de pagar la cuota en varios plazos. Más inf: 606 999 072 gares@aek.org
viernes, 30 de mayo de 2014
Pintxo eguna utergan
Talde ederra atzokoan Utergako elkartean bildu zena. Aurreko edizioetan baino jende gutxiago bazegoen ere, giro aparta egon zen beti bezela. Pintxo gozo-gozoak egin ziren (hurrengoan baratxuri gutxiago mesedez!!!) eta urtebetetze -tarta ere dastatzeko aukera izan zen. Zorionak Barbara!
hurrengo urtean berriz ere elkartuko garelakoan... ondo segi eta asteburu ON!
hurrengo urtean berriz ere elkartuko garelakoan... ondo segi eta asteburu ON!
jueves, 29 de mayo de 2014
IKASTURTEA ...BUKATZEN
Maiatza bukaeran gaude eta eskolak lasaiagoak dira egunotan. Joan den astean esaterako Mendigorriako ikasleak Biurrunera joan ziren bisita egitera. Bisita gidatua herritik, ginkana eta afari bikaina. Betiko moduan Biurrungoek anfitrio ezinhobeak. Datorren astean Mendigorrian itxarongo zaituztegu!
Eguerdiko taldeak ere gaur, maiatzak 29, bukatzen dituzte eskolak eta ginkana batekin bukatu dute ikasturtea. Atzo berriz "Jubilatu-Taldea"ren azken eguna zenez, La Txapa elkartean pintxo eguna ospatu genuen. Eta gure ohitura jarraituz, gaur arratsaldean UTERGAn elkartuko dira gaueko taldeak PINTXO EGUNA ospatzeko.
Beti jan eta beti gose, ez dakit burka -operazioa egin behar ez ote dugun. Beno, bitartean disfrutatu eta euskaraz bizi!!!
Bukatu duzuenoi Uda ON eta urrira arte.!!!!!
Eguerdiko taldeak ere gaur, maiatzak 29, bukatzen dituzte eskolak eta ginkana batekin bukatu dute ikasturtea. Atzo berriz "Jubilatu-Taldea"ren azken eguna zenez, La Txapa elkartean pintxo eguna ospatu genuen. Eta gure ohitura jarraituz, gaur arratsaldean UTERGAn elkartuko dira gaueko taldeak PINTXO EGUNA ospatzeko.
Beti jan eta beti gose, ez dakit burka -operazioa egin behar ez ote dugun. Beno, bitartean disfrutatu eta euskaraz bizi!!!
Bukatu duzuenoi Uda ON eta urrira arte.!!!!!
martes, 20 de mayo de 2014
EGUERDITAN...HITZALDIAK
Ikasturtea bukatzeko gutxi geratzen zaie Izarbeibarko eguerdiko taldeei. Hiru dira Garesko Errobin aritzen diren eguerdiko taldeak, guraso zein jubilatuek osatuak gehienbat, eta geratzen diren bi asteei bukaera duina eta borobila emateko hainbat hitzaldi prestatu dituzte ikasleek.
Orain arte, bi entzuteko parada izan dugu, TENPORA edo ENBERrei buruzkoa bata eta SAHARAri buruzkoa bestea.
Tenporei buruzko hitzaldia oso interesgarri izan zen eta ikaslea bera Arantzazuko Pello Zabala berarekin jarri zen harremanetan hitzaldia emateko. Asko ikasi genuen eta oso ondo egin zuen.
Saharari buruzko solasaldia, gertu-gertukoa sentitu dugu gaurkoan. Ikasleak berak Nire bigarren familia izena jarri dio hitzaldiari eta lehenengo pertsonan bertan izandako esperientzia kontatu digu. Bere etxean eta bere inguruko hainbat etxetan uda igarotzeko haurrak ekartzen dituzte. Hitzaldia hainbat objektu, argazki ugariz eta batez ere sentimenduz osatu du. Polita benetan.
Datozen egunotan ere ikasleen hitzak euskaltegian izango dute parada. Entzun eta ikasi nahi duenak badaki non gauden. Hirurak inguruan belarriak erne izango ditugu.
Orain arte, bi entzuteko parada izan dugu, TENPORA edo ENBERrei buruzkoa bata eta SAHARAri buruzkoa bestea.
Tenporei buruzko hitzaldia oso interesgarri izan zen eta ikaslea bera Arantzazuko Pello Zabala berarekin jarri zen harremanetan hitzaldia emateko. Asko ikasi genuen eta oso ondo egin zuen.
Saharari buruzko solasaldia, gertu-gertukoa sentitu dugu gaurkoan. Ikasleak berak Nire bigarren familia izena jarri dio hitzaldiari eta lehenengo pertsonan bertan izandako esperientzia kontatu digu. Bere etxean eta bere inguruko hainbat etxetan uda igarotzeko haurrak ekartzen dituzte. Hitzaldia hainbat objektu, argazki ugariz eta batez ere sentimenduz osatu du. Polita benetan.Datozen egunotan ere ikasleen hitzak euskaltegian izango dute parada. Entzun eta ikasi nahi duenak badaki non gauden. Hirurak inguruan belarriak erne izango ditugu.
jueves, 15 de mayo de 2014
KORTO LEHIAKETA GARESEN
Ez, aurten ez dugu saria irabazi- katxiiis-, zer egingo diogu.... Hala ere ezin dute ukatu euskaltegiko kortoa egiterako orduan gogorik jarri ez diogunik, hori zalantzarik gabe.
Sarien banaketa arrakastatsua izan zen oso eta den-denak oso guapo/a jantzita joan ziren ekitaldira. Ondoren, afaria eta ohi den moduan farra pixka bat.
Gurea, Gure Euskal Urtea euskaraz aurkeztu zen korto bakarra izan bazen ere, denek ulertzeko modukoa izan zen eta irri batzuk egin zituzten; eta hori zen batez ere gure asmoa. Izarbeibarren eta euskaraz bizitzeko pauso txikiak egitea.
Orain, geratzen zaigun bakarra da beste guztiak, aktore, pentsalari zein antolatzaileak zoriontzea. Egindako lan bikainengatik noski eta bide batez hurrengo edizioetan euskaraz parte hartzera ere animatu nahi zaituztegu.
Ikusi nahi baduzue, sakatu irudian eta gozatu bideoa
martes, 29 de abril de 2014
Maitasuna eta teknologia berriak
Ezkontza bat izan dugu herrian berriki, gure bizilagunaren
eta atzerritar baten artean. Gaur egun
hori ez da berri bitxi bat, nahiko ohikoa bihurtu baita azken boladan, baina segidan
kontatuko dizuet bitxiena.
Bi maitaleen artean ez dago komuneko hizkuntzarik,
beno, maitasun eta mimikaren hizkuntza kenduta; baina, nola moldatzen dira
orduan, galdetuko diozue zuen buruari.
Bada… teknologia berrien bitaztez, bai jauna! Harritzekoa
baina guztiz erreala da kontua. Internetek eskaintzen dituen baliabideak onak
zirela uste bazenuen, begira noraino iristen ahal diren. Hori bai, mugikorrak batería
galtzen duenean… akabo, begietara begira aritu beharko du bikoteak maite zaitut
laztana adierazteko.
Ondo segi eta besarkada birtual bat danontzako!
pd: euskal itzultzailerik behar izanez gero, hementxe helbide baliagarri bat:
http://www.itzultzailea.euskadi.net/traductor/portalExterno/text.do
miércoles, 23 de abril de 2014
HIRU TXERRIKUMEAK - ZIRAUKIKO TALDEA
Gaurko atalean Ziraukiko ikasleak dira protagonistak, haiek idatzi baitute hiru txerrikumeen istorioa. Gustuko izango duzuelakoan...on egin!
HIRU
TXERRIKUMEAK
1.
Baziren behin hiru txerrikume. Bere ikuiluan oso pozik bizi ziren,
baina otso batek beti ikusten zituen ikuiluaren kanpotik.
2.
Bat-batean, otsoa agertu zen eta txerrikumeak beldurtu zituen.
Txerrikumeek korrika ihes egin zuten.
-Etxeak
egin behar ditugu.
Eta
hiru txerri kumeek lastoa, egurra eta adreiluak bildu zituzten.
3.
Anai zaharrenak esan zien anaiei:
-Etxeak
egin behar ditugu.
Eta
hiru txerri kumeek lastoa, egurra eta adreiluak bildu zituzten.
4.
Anai zaharrenak adreiluzko etxea egin zuen. Bitartean, anai ertainak
egurrezko etxea egin zuen eta anai gazteenak lastozko etxea egin
zuen. Anai ertaina eta gazteena oso alferrak ziren, anai zaharrenak
etxea egiten zuen bitartean haiek lo-kuluxka egin zuten.
5.
Otsoa txerrikume gazteenaren etxera joan zen eta esan zion:
-Ez,
ez dut atea irekiko!
Ondoren
otsoal putz egin zuen eta lastozko etxea bota zion txerrikumeari.
Txerrikumea korrika atera zen.
6.
Txerrikume gaztea bere anai ertainaren etxera joan zen eta "POM,
POM, POM", atea jo zuen.
-Ireki
atea, zure anaia naiz!
Bere
anaiak atea ireki zion eta sartu zen.
7.
Otsoa iritsi zen txerrikume ertainaren etxera, ostia bat eman zion
ateari eta etxea bota zuen.
8.
Bi txerrikumeak bere anai zaharrenaren etxerantz joan ziren eta gero
etxean sartu ziren.
9.
Otsoa adreiluzko etxera joan zen eta esan zien txerrikumeei:
-Txerriak,
ireki atea!
Txerriek
ez zuten atea ireki nahi, orduan otsoa etxea botatzen saiatu zen
baina ez zuen lortu.
10.
Orduan, otsoa teilatura igo zen eta tximiniatik sartzen saiatu zen.
11.
Baina txerriek sua prestatu zuten eta otsoak ipurdia kiskali egin
zuen
12.
Otsoa kanpora korrika joan zen eta txerriak oso alaiak geratu ziren.
Eta
hau bazan edo ez bazan, sar dadila kalabazan eta atera dadila
Ziraukiko plazan!
eta bideoa ikusi nahi duenak...sakatu ondorengo helbidean
http://www.youtube.com/watch?v=nEhrb5Ef484
sábado, 12 de abril de 2014
jaia eta biharramuna
Bilatu 7 ezberdintasunak. kar kar kar. Goian poz pozik eta behean etxera joan aurreko aurpegi luzeak. Alaitu zaitezte, bihar klasea dago eta elkar ikusiko duzue berriz,lasai.
miércoles, 2 de abril de 2014
Barnetegia larunbatean 2
aRANTZAKO BARNETEGIA 1
dAgoeneko pasatu da Barnetegia. Aurten Arantzara joan gara eta beti bezala euskaraz gozatzeko aukera izan dugu lagun artean. Hauexek dira ostiral gaueko argazki batzuk
Larunbata goizean, mailaka jarri ginen eta klaseak eman genituen Tafallaldeko ikasleekin batera.
Larunbata goizean, mailaka jarri ginen eta klaseak eman genituen Tafallaldeko ikasleekin batera.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)








