jueves, 12 de diciembre de 2013


Utergako mintzafariko errezetak

Errusiako entsalada
Osagaiak:
  • arrautzak
  • patatak
  • azenarioak
  • maionesa (baso olio bat+arrautza bat+gatza+limoi 3 tanta)
  • atuna
  • txaka

Egiteko modua:
Alde batetik, egosi arrautzak (10 minutu sutan). Beste alde batetik, egosi patatak eta azenariok eta eduki uretan harik eta laban batekin patata zeharkatzen ahal den arte. Zuritu eta zatitu dena. Erantsi gatza eta dena nahastu ongi.
Maionesa aparte prestatu behar da: edalontzi batean bota arrautza bat, olioa, gatza eta limoi 3 tanta. Gero irabiatu behetik gora kontu handiz.
Azkenik, gehitu maionesa, atuna eta txaka eta nahastu. Bukatzeko, koilara batekin zapaldu nahasketaren goiko aldea zelai gelditu arte, polit gera dadin aurkezpenerako.

Oilaskoa piperradarekin

Osagaiak:

  • Oiloa zatiturik (oilasko bat 4 pertsonarentzat)
  • tipula
  • baratxuria
  • piper gorriak (latakoak)
  • piper berdeak
  • tomate naturala (latakoa)
  • olioa

Egiteko modua:
Alde batetik frijitu oilaskoa pixka bat gorritu arte, eta alde batera utzi. Beste alde batetik moztu tipula eta baratxuria eta frijitu piperrekin batera. Gero, erantsi tomate naturala eta hasieran frijitutako oilaskoa eta han eduki dena egin arte.

Sagar tarta
Osagaiak:
1- Obleak (la cocinera)
2- Sagarrak (reineta klasekoak badira, hobe)
3- Muxika mermelada

Egiteko modua:
Lehendabizi, jarri obleak azpil batean, eta gero zulatu pixka bat sardeska batekin. Zuritu sagarrak eta xerratan moztuta jarri obleen gainean. Sartu azpila labean eta han eduki egin arte, baina erre gabe! Eginda daudenean atera eta margotu goiko partea mermeladarekin.

Hobetu dezakezu eransten badiozu krema pastelera, eta obleen ordez hojaldrea erabil dezakezu.

On egin

No hay comentarios:

Publicar un comentario