jueves, 19 de diciembre de 2013

ORINOKO ETA HUMBOLDT




ORINOKO, HUMBOLDTEN BIDETIK
    Alexander Von Humboldtek, fisikoa zena, bidaia bat egin zuen Hegoamerikan zehar. Amazonas eta Orinoko ibaien artean kanal natural bat zegoela pentsatu zuen, eta hori egiaztatzeko bidaia egin zuen.
    Urte asko pasa eta gero, Jaimek Humboldten aztarnak jarraitu zituen eta bidaia berbera egin zuen. Bidaia, Carcasen hasi zen, Orinokoan zehar. Hainbat garraiobide erabili zituen eta jende asko ezagutu zuen, batez ere arrantzaleak. Abentura pilo bat pasa eta gero, Waraoen lurraldean bukatu zen bere bidaia, Orinoko ibaiaren deltan, alegia.





ORINOKO, HUMBOLDTEN BIDETIK
    Alexander Humboldt, zientzialari alemaniarra izan zen. 1800. urtean Hego Amerikako iparraldera joan zen, kanal natural bat aurkitzera. Han Casiqmierien, Orinoko eta Amazonas ibaiak lotzen ziren.
    Jaime Venezuelara iritsi zen, Humboldten urratsak jarraitzeko. Orinoko 2400 km-tan zehar 19 etnia (Yanomamiak, Waraoak...) eta kondairaz (El Dorado...) beteta zegoen. Bere garraiobideak bongoa, piragua eta bizikleta izan ziren, 3 esperientzia ezberdinak, hain zuzen ere. Lehenego atalean, Puerto Ayacuchotik Rio Negrora, bongo-stop egin zuen. Familia batekin ezagutu zuen nola zen ibaia, bizitza eta jolasak. Ondoren, piraguaz pirañen artean ibili zen, eta arrantzaleekin topatu zen, haiek janaria eta gomendioak ematen zizkioten. Kaikoratik Orinoko deltara bizikletaz joan zen. Azokak leku alaiak eta biziak ziren. Atlantikoan bukatu zen bidaia.

ORINOKOTIK BIDAIA
    Orinoko ibaia Amazonian dago. Venezuela eta Kolonbiatik bidaiatzen da Atlantikoan bukatzeko. Bere ertzeetan bizi diren 19 etniek, El Dorado eta beste misterioak gordetzen dituzte.
Alexander Von Humoldt alemaniarra zena, XVIII. mendean Hego Amerikara joan zen eta han Orinoko eta Amazonas ibaiak lotuta zeudela ezagutu zuen. Dirudienez, Inkek kanal bat eraiki zuten ibaiak elkartzeko asmoz.
    Jaime hegazkinez Karakasera joan zen, ordea, Amazonasen erabili zituen garraioak ez ziren hain erosoak: autobus, kotxe, bongo, kargaontzi eta bizikleta erabili zituen desplazatzeko. Han txalupek bongo dute izena eta batean ezagutu zuen familiarekin hasi zen ibaitik bidaia. Bidai lasai zen, ordea, arriskutsua ere. Adibidez, egun batean burua estalita zuten gerrilleroak ziren. San Carlos de Rio Negrora heldu ondoren, bidaia piraguaz jarraitu segi behar izan zuen, piraña eta sugeekin. Nekatuta zegoenean ertzera joaten zen atsedena hartzera. Azken 300 kilometroak txirrindulaz egin zituen. Angostura izena zuen hirira heldu zen. Han Simon Bolibarrek espainolen kontra indepentzia lortzeko guda egin zuen. Horregatik, omenaldia egiteko, hiriaren izena aldatu zen eta orain Ciudad Bolivar deitzen da. Konturatu gabe deltan zegoen. Deltaren etnia Warao da. Waraoek egiten dituzten kanoak onenak dira, horregatik “kanoetako jendea” dira. Eta hemen, Orinoko deltan, Jaimeren bidaia, arriskutsua baina polita, amaitu zen, 2400 kilometro Humboldten pausoak jarraitzen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario