dAgoeneko pasatu da Barnetegia. Aurten Arantzara joan gara eta beti bezala euskaraz gozatzeko aukera izan dugu lagun artean. Hauexek dira ostiral gaueko argazki batzuk
Larunbata goizean, mailaka jarri ginen eta klaseak eman genituen Tafallaldeko ikasleekin batera.
Izarbeibarko euskaltegiko berriak, argazkiak,klaseko lanak... hemen ikusgai. / Noticias, fotos y trabajos realizados por el alumnado del euskaltegi de Valdizarbe
miércoles, 2 de abril de 2014
jueves, 20 de marzo de 2014
Agenda bete betea
Kaixo
lagunok. Betiko moduan ekintza asko dago hurrengo egun eta astetan
kontatzeko. Gaur, martxoak 20, udaberriaren hasiera ospatzeaz gain,
arratsaldeko 19:30etan Euskal Mitologiaren inguruko hitzaldia izanen
dugu Garesko liburutegian. (euskaldun berrientzako!)
Ostiralean
Mintzafaria Adiosen eta Larunbatean berriz GOZA NAZAZU GEHIAGO,
euskararen diagonosiaren lehen bilera Garesen goizeko 10etan.
Arratsaldean berriz, Antoniutti parketik euskararen aldeko
manifestaldia egingo a Iruñean 17:30etan hasita.
Eta
ez da horrekin bukatzen, ez, ez, hurrengo asteburuan ARANTZAra joango
gara barnetegira. Beraz, oraindik izena eman ez baduzu, azkar ibili!
Euskaraz
bizi eta euskaraz goza!
viernes, 7 de marzo de 2014
Ikasle on eta langileak Artazun
Artazuko
Pello Garateak idatzitako testua
Artazuko
taldea. Hasiera maila
Asun
nire ama da. Artazun bizi da eta hirurogeita hamabi urte dauzka.
Maika nire arreba da. Iruñean bizi da eta berrogeita bi urte dauzka.
Fernando Maikaren senarra da eta nire koinatuak berrogeita zortzi
urte dauzka.
Asun
Maikaren ama da. Fernano JR eta Javer Maike eta fernandoren semeak
dira. Fernando eta Javier anaiak dira.eta ni osaba naiz.
Asun
Javierren amona da . Asun Fernandoren amona da .
Fernando
JR-k 11 urte dauzka eta Javierrek zazpi urte dauzka. Javier ete
Fernando JR gurasoekin bizi dira Iruñean.
Ni
amarekin artazun bizi naiz.
Karmelo
Asunen senarra da eta nire aita, baina hilik dago. Hirurogeita
hamasei urte zituen .
Javier
eta Fernando JR. Karmeloren bilobak dira.
miércoles, 5 de febrero de 2014
SAGARDOTEGI EGUNA
Sagardotegi eguna
Euria
barra-barra
ari
zuen
Izarbeibarren
autobusa
hartu
genuenean.
Herriz
herriko
paseoa
egin
zuen
autobusak
sagardotegiko
57
lagunak
bildu
arte.
Bertan
ikasle,
irakasle,
mintzalagun
eta
euskararen
lagunak
bildu
ginen
egun
bikainaz
gozatzeko
amoz.
Ordubiak
aldera
Garisoainen
dagoen
Etxesakan
Sagardotegira
iritsi
ginen.
Etxe
berri
eta
zabala,
ederra
benetan.
Bertan,
sagardo
eta
ardo
kupelak
Txotx-ean
ibiltzeko;
jateko
berriz
ohikoa:
txorizoa,
tortilla,
bakailua,
txuletoia
edo
legatza
eta
postrerako
mamia
etabar
luze
bat.
Edatearen
ondorioa
bat,
kantatzea,
eta
ongi
ez
egitearena
elurra
(kar,
kar,
kar…)
eta
bai,
elurra
ere
ikusi
genuen
bertan.
Buelta
ordea kontatzekoa da benetan, Artazura iritsi eta errepidea apurtu
genuelako, baita autobusaren muturra ere. Komeriak komeri, garesera
iritsi ginen eta pote batzuen ostean Willy-ren peñara joan ginen.
Han
bai tortilla mundialak, urdaiazpikoa tomatearekin, gazta zein
txorizoa… ikaragarria zegoen dena. Eskerrikasko bikote egindako
lanagatik!
Eta
besteoi, ikasle zein parte hartzaile guztiei ere eskerrik beroenak
euskaltegiko familia osatzeagatik eta prestatutako ekintzetan parte
hartzeagatik. Segi hórrela, euskaraz blai!
irudi gehiago http://www.gareskoauzalan.com/index.php?option=com_content&view=article&id=2047:euskaltegiko-sagardotegia-garisoainen&catid=49:euskaltegia
viernes, 31 de enero de 2014
Aspaldi hontan ez du euskaltegi bat garenik ematen (edo bai) baina jatea baino ez dugu buruan antza, eta gaurkoan ere, errezeta goxo-goxoak ekarri dizkigute etxean frogatzeko. On egin!
(Badakizue lankide maiteak, euskara irakasteko ikasleak izan ezean zer egin ahal dugun, jatetxe bat martxan jar genezake, zer deritzozue? kar, kar, kar eskarmentua badugu behintzat.)
PERRETXIKO NAHASKIA
OSAGAIAK (2 pertsonentzat)
- 300 gr. perretxiko
- 4 arrautza
- Tipula pixka bat
- Gatza
- Olioa
EGITEKO MODUA:
Zuritu eta zatitu tipula, eta gero zartaginean frijitu olio pixka batekin, gorritu arte.
Bitartean, perretxikoak xerratan moztu eta zartaginera bota, eta gehitu gatza.
Nahastu arrautzak beste ontzi batean gatz pixka batekin.
Erantsi arrautzak zartaginean eta nahastu dena gatzatu arte.
HIRU TXOKOLATE TARTA
- 200 gr. txokolate beltza
- 200 gr. txokolate esnearekin
- 200 gr. txokolate zuria
- 3 gutunazal mami
- 600 ml. esne
- 600 ml. esnegain
EGITEKO MODUA:
Oinarria: galletak zapaldu, gurinarekin nahastu eta jarri moldean.
Tarta: Jarri lapiko batean 200 ml. esnegain eta 200 ml. esne eta sutan jarri. Gorde esne pixka bat mamia desegiteko.
Irakiten hasten denean, gorde duguna bota eta utzi irakiten minutu batzuez.
Beste lapiko batean desegin txokolate beltza eta nahastu esnea, mamia eta esnegainarekin. Moldean orea bota eta hozkailuan sartu.
Errepikatu txokolate guztiekin.
On egin!
martes, 28 de enero de 2014
Biurrungo
MINTZAFARIko
errezetak
Fruta
entsalada
Osagaiak:
- Uraza / letxuga
- Tipula
- Cherri tomateak
- Anana
- Mangoa
- Kiwia
- Mandarina
- Granada
- Sagarra
- Udarea / Madaria
- Banana
- ...
Egiteko modua:
Uraza,
tipula eta tomateak uretan jarri ongi garbitzeko. Beranduago, garbitu
eta moztu.
Fruta
garbitu, zuritu eta jateko moduko zatitan moztu, eta gainerako
osagaiekin nahastu.
Entsalada
gatz, ozpin eta olioz ondu.
- “El
truko del almendruko”: Fruta ez herdoitzeko, hobe da azken mometuan
zuritzea eta moztea.
Oilasko bularkia
rokefor saltarekin
Osagaiak:
- Oilo bularkiak
- Txanpiñoiak
- Rokefor gazta zatia
- Esnegaina
Egiteko modua:
- Rokefor saltsa:
lapiko batean olio pixka bat bota eta, berotu ostean, txanpiñoiak
botatzen dira.
20 bat minutu
beranduago, txanpiñoiek askatu duten ura kendu (gainerakoa
lurruntzen da) eta rokefor gazta zatia eta esnegaina botatzen da.
- Oilasko bularkiak
zartagiean edo plantxan egiten dira. Behin eginak, saltsaren lapikoan
sartzen dira.
Mami sorbetea
Osagaiak:
- Mamiak
- Esnagain izozkia
- Kanela
Egiteko modua:
Mamiak eta izozkia biltzen
dira lapiko batean eta irabiatzen dira.
Kanela ere gehitzen zaio
Biurrun,
2014ko urtarrilaren 17a
lunes, 20 de enero de 2014
MAÑERUko taldearen ipuinak
TXANOGORRITXO
Behin batean, etxe batean
ama eta bere alaba bizi ziren. Egun batean amak alabari esan zion:
- Zure amonaren etxea bazkaria eramatera joan behar duzu ados?
Alabak erantzun zion:
- Bai noski.
Amak bazkaria prestatu zuen
eta saski batean sartu zuen. Txanogorritxok saskia hartu zuen,
amonaren etxera oinez joan zen, kotxerik ez zeukalako.
Txanogorritxo basotik
joaten zenean bat-batean otso bat bidean agertu zen eta galdetu zion:
- Nora zoaz Txanogorritxo?
Eta Txanogorritxok erantzun
zion bere amonaren etxera joaten zela bere amona gaixorik zegoelako.
Otsoak Txanogorritxo agurtu
zuen. Txanogorritxo bidean segitu zuen, hala ere, otsoa lehen
iristeko amonaren etxerako lasterbide bat hartu zuen.
Otsoa etxera ailegatu
zenean atea jo zuen txirrinarik ez zeukalako. Amonak atea ireki zuen
eta otsoak amona jan zuen. Ondoren Txanogorritxo iritsi zenean etxera
sartu zen atea irekita zegoelako eta amonaren ohera joan zen bazkaria
eramateko eta amonaren ohera iritsi zenean amona ikusi zuen eta
galdetu zion:
- Amona, amona, ze begi hain handiak dauzkazun
Eta amonak erantzun zion:
- Hobeto ikusteko
- Amona, amona, ze belarri hain handiak dauzkazun.
- Hobeto entzuteko
- Amona, amona, ze aho hain handia daukazun.
- Hobeto jateko
Eta gero otsoa saiatu zen
Txanogorritxo harrapatzen baina ez zuen lortu. Ehiztari batek ohiuak
entzun zituen eta joan zen amonaren etxera eta eskopetarekin otsoari
tiro bat bota zion. Otsoa lurrera hilda erori zen.
Azkenean Txanogorritxok
ehiztariari laguntza eskatu zion bere amona otsoaren sabelatik
ateratzeko. Ehiztariak otsoaren sabela labanarekin ireki zuen,
laserrik ez zeukalako. Amona otsoaren sabeletik atera zen.
Hala bazan edo ez bazan,
sar dadila kalabazan!
HIRU TXERRIKUMEAK
Txerriemek hiru
txerrikumeak bota zituen beti ordenagailuarekin jolasten zirelako.
Haiek joan ziren internet bakoitzarentzat nahi zutelako.
Lehen txerrikumea lastozko
etxea eraiki zuen enpakagailua erosi zuelako. Egun batean otsoa
etorri zen “rave” bat entzun zuelako. Lehen txerrikumearen etxea
ikusi zuen eta sartu nahi zuen baina ez zion utzi. Orduan otsoa putz
egin zuen eta lastozko etxea bota zuen.
Lehen txerrikumea bere
anaiaren etxera ihes egin zuen eta aurkitu zuen bigarren txerrikumea
bere etxea hurbilago zegoelako. Bigarren txerrikumea egurrezko etxea
eraiki zuen motozerra oparitu ziotelako.
Egun batean otsoa etorri
zen ordenagailuarekin jolastu nahi zuelako. Baina txerrikumeak ez
zioten sartzen utzi joko bat ez zuelako ekarri. Otsoak putz egin zuen
eta egurrezko etxea bota zuen.
Bi txerrikumeak bere
anaiaren etxera joan ziren. Hirugarren txerrikumeak harrizkoa eraiki
zuen harri-jasotzailea izan nahi zuelako. Egun batean otsoa etorri
zen. Putz eta putz egin zuen, baina ez zuen harrizko etxea bota,
konprimagailua apurtu zutelako. Beraz, hiru txerrikumeak poz-pozik
bizitzen ziren internet berriro zeukatelako.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




